Euskera | Español
Hor duzu, euskaltzale fin hori, bozkarioz eskaintzen dizugun emaitza. Euskararako Hiztegia du izenburua eta Oinarrizkoa azpititulua. Euskara hutsezkoa duzu, horrek esan nahi duen guztiarekin: euskara kultura bizitza osorako tresna dela sinesten bait dugu, hots, Europako kultura-atetik euskararen bidez sar gaitezkeela.
Euskal hitz jatorrak eta maileguak aurkituko dituzu bertan. Azken hauetatik, gure eritziz, beharrezkoenei soilik egin diegu leku. Irakaskuntzan, administrazioan, politikan, salerosketan eta lanbide ezberdinetan euskara etxekotzat hartuko bada, mailegu eta hitz tekniko batzu onartu behar ezinbestean.
Lehenengo ildo beretik gatozkizu, baina zenbait berrikuntza, gehikuntza eta, ustez behintzat, hobekuntza erantsiz.
Kontuz eta arretaz ihardun dugu lehenagotik dauden hiztegiak arakatzen eta geure orainarteko lanak zuzentzen eta orrazten. Beraz, hiztegi honetan, tamainuz txiki samarra izan arren, euskararen normalkuntza bidean, bai hitzen formei eta bai ortografiari dagokienez, eredu aski finkatuak eta fidaganiak aurkituko dituzula uste dugu.
Euskaldun iraun eta euskaraz bizi nahi duen Euskal Herriko jende fin eta leialari eskaintzen diogu bihotzez.
Aurreko hitzez aurkeztu genuen «Bostak bat» lantaldekook argitaratu berri genuen hiztegia. Aurrekoaren ildotik zetorren. Hain zuzen ere, Euskararako Hiztegia (1966) berriztatu eta osotzearen ondorio izan da oraingo hau. Aurkezpen honetan bada, lehenengo, burutu dugun lanaren helburuak eta erabilitako metodologia emango ditugu aditzera, jarraian, aurreko Euskararako Hiztegiak eta oraingo Euskararako Hiztegia Oinarrizkoak beren artean dituzten aldeak jakineraztera joteko.
Hau da, gaur, eguneroko bizitzan euskarak dituen beharrizanei zuzeneko erantzuna, euskaraz ematea.
gure Ian hau, hainbatetan, euskara normalizatuaren ispilu gertatzen delarik.
Hitzen sarrera-zerrenda egiterakoan, besterik beste, honako iturriok erabili genituen.
Zeregin horretan lagungarri izan genituen:
Hasieran, bakarka taldekide guztiok proba batzu egin. Gero, taldean, guztion artean egindakoa aztertu eta definizio eredu batzu erabaki. Hurrengo, eginiko hitz-zerrenda, guztion artean, atalka bananduz, definitzeari hasiera eman.
Lan hori eginda gero, guztion artean bakoitzak bakarrean egina ikusi eta orraztu eta, azkenean, taldekide biren artean bateraketa eman. Imprimategiko probak zuzentzea guztion artean egin genuen.
Lan guztia, bakoitzaren eguneroko lanorduetatik aparte egina izan zen, talde lanerako hainbat larunbat ere erabili behar izan genituela.
oraingo hiztegiak, aurrekoak baino 3.200 sarrera gehiago ditu. Nondik edo nola lortuak izan diren? Honela:
J.M. Etxebarria eta J. Antonio Mugikak, Euskal Herrian zehar eginiko enkestaren ondoren, argitaratutako Euskararen Oinarrizko Hiztegia (1988).
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Oinarrizko Hitzak - Euskarazko Mtz erabilgarrienak (1989).
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzuak argitaratutako Hitzak irudiz ikasiz (1989) hiztegitik eginiko hautaketa.
Hauek dira hiztegi honetan agertzen diren barruko hobakuntzak:
Aurreko guzti hori dela eta, oraingo honek 4.600 definizio gehiago ditu.
Aparteko arretaz aztertu eta osotu dugu adibideei dagokien alorra. Izan ere adibideak era askotakoak dira. Batzu definizioaren argigarri soilak besterik gabe. Hala ere, ahal dela, errimadun esaerak, esaera zaharrak, herri-kanten hitzak, kopla eta bertsoak ezartzera jo dugu. Hau da, euskal kulturaren mokau txikitxoak eskaini eta estetikaren printzak igorri nahi izan dizkiogu irakurleari. Adibidez:
• Aharrausi: «aharrusi luze, logura edo gose».
• Alfer: Ian lasterra Ian alferra.
• Alferreko: alferrekorik alferrekoena haizeari putz egitea.
• Antzu: «hauxe duk urte antzua! / gu baino hobeto egongo ahal duk zeruan dagoen atsua» (G. Anduaga).
• Aparte: «Euskal Herritik aparte / mila legua bitarte» (X. Amuriza).
• Arre: «Arre-arre astotxoa, arre-arre konkon».
• Begira(tu): akerrari atzetik begiratzen badiozu, badakizu zer ikusiko duzun.
• Burdina: balizko oleak burdinarik ez.
• Deabru: deabruaren irina dena zahi.
• Debotu: «Aita San Antonio Urkiolakua, askoren bihotzeko santu debotua».
• Eguzki: eguzkia nora, zapiak hara.
• Esne: esnerik ez bada katiluan, zerbait txarra ikuiluan.
• Euri: euri urte, arto urte.
• Ezerez: ezerez! begirako ona duk, triparako ez.
• Ezkongai: ezkongaietan bero, kontuak gero.
• Goruetan: Maria gurea goruetan, behar ez den orduetan.
• Mihi: orok non mina,hanmihia».
• Tanta: tantaka-tantaka harria zulatu. Zer(a): zereko zeretik zera zertu zidan…
• Zoro: zoroak hil duena, eroak ez du biztuko.
• etabar…
LABURTUZ: Hiztegi honek: 16.427 sarrera / 22.327 adiera / 19-581 definizio / 8.686 adibide / 6.152 sinonimo eta 468 «Ikus» ditu.
Eta guzti hori, euskara hutsean, aurrekoa baino erabilgarriago den liburu batetan eskainia.
Letra, txikiagoa bada ere, oso ulergarria da. Horri esker 6l6 orritan sartu izan dugu materiale guztia, liburuaren prezioa ere uste baino txikiagoa gertatu delarik.
Bilatzailea | Adorez Hiztegiak | Bostak Bat Elkartea | Aurreko argitalpen batzuk | Taldea | Pribatutasun politika
(C)2025 Adorez Hiztegiak, Bostak Bat Kultur Elkartea
